XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EAJ-HB elkarrizketak zeinu positiboak direla dio Allik

EAJ eta HB alderdien arteko elkarrizketak direla eta, zeinu positiboa direla dio Juan Cruz Alli lehendakariak.

Ikusiko dugu emaitza positiboak lortzen diren, azken finean hori bait da denok nahi duguna, adierazi zuen atzo nafar Gobernuko buruak bertako beste alderdiekin Errenta Legeari buruz izandako bilera hasi baino lehen.

Dauzkagun arazoei emaitzak emateko indar politikoen saialdi guztiak positiboak dira, inguru politikoan egiten diren keinu guztiak kritikak jasotzen dituztela jakin arren, batez ere, prozesu horretatik kanpo geratzen direnenak azaldu zuen Allik.

Bi alderdi hauen arteko harreman hauek ezarrita dauden itunetan ez daude bazterturik, eta komunikabideek ziotenez, beste instantzia batzuk ere alde daude gaineratu zuen.

Alliren adierazpenak Del Burgok atzo bertan egin zituenetatik oso urrun daude, kontrakoak dira.

Hori dela eta, nik ez daukat Partidu Popularreko kideen iritzi berberak izan beharrik, zioen erregionalistek.

Alde honetatik, PPrentzat irtenbide politikoak alderdi politikoek hartu behar dituzte, eta kasu honetan horrela gertatu dela azaldu zuen.

DEL BURGO ERABAT KONTRA

Del Burgok, berriz, elkarrizketa hauek bloke demokratikoaren haustura dakarte eta hutsal geratzen dira adierazi zuen.

Elkarrizketa hauetan armak uzteko gaiari buruz bakarrik ez dela hitzegingo zioen, alderdi demokratikoek horrela nahi badute ere.

EAJren ekimen honek ikusten denez, Gobernuaren bedeinkazioa darama, eta hemen Urralburuk esatekorik izanen du, azaldu zuen Del Burgok.